XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestalde, Normalizazio eta Administrazio Publikoen batzordean garatutako lanari buruzko ebaluaketa ere guztiz ezezkorra izan dela.

Bakarrik Administrazio Publikoetako lanpostuen hizkuntza eskakizunak arautzen dituen Foru Dekretu baten zirriborroa informatzeko deitua izan zen.

Batzordeak kritikak eta aldaketa iradokizunak egin zizkion zirriborroari, izan ere, indarrean dagoen 135/1994 Foru Dekretuarekin parekatuz.

Baina batzordearen ekarpenek errespetugabeko tratamendua soilik jaso zuten eta zegozkien Aktetan inskribaturiko testua ez zetorren bat, ez letraz ezta izpirituz ere, batzordekide gehienek bozketaz erabakitakoarekin.

Kontseilu hau eratzen duen Foru Dekretuak dio: bidezkoa ikusten da organo misto bat eratzea Administrazioaren eta gizarte nafarraren artean elkarretaratu, parte hartu eta elkarrizketatzeko foro modura, hizkuntza normalizazioaren kontzeptu berariazkoa osatzen duten alderdi batzuen gainean botere publikoei aholkua eman diezaieten.

Hala eta guztiz ere, garbi ikusten da Gobernuak ez duela Kontseiluaren eskakizun eta aholkurik aintzat hartu nahi, eta beronen eginkizun garrantzitsuak (135/1996 Foru Dekretuaren 4. Artikuluan xedatzen direnak), hala nola, euskararen planifikazio, erabilera, sustapen eta normalizazioa sahiesten aritu dela.

Horiek izan dira Kontseiluko gehienek azaldu dituzten argudioak.

Argitasunaren aldetik begiraturik, oso zentzuzkoak, alegia.

Eta ondorioak hor daude, aurtengo (1999) urtarrilaren 22an, kontseilukide gehienek beraien dimisioa aurkeztean.

Ausart bezain bikain salatu ditu azken joerak J .M. Jimeno Jurío historiagileak Bai Euskarari Euskalherri osoan zeritzan artikuluarekin (ikus Diario de Noticias, 1999ko urtarrilaren 15ekoan).

Argi ikus daiteke, gaur egungo agintariek, garai batean erresumari saldukeria egin zioten Beaumont taldearen jokabide beraren jarraitzaile direla eta ez nafar erresumari hain leial jarraitu zion Agramont taldearena.

Baina bere herriaren alde gizontasunez begiak iratzarririk adi egon nahi duenak, Arturo Campionen Navarra en su vida histórica (1929) eta El Genio de Navarra (1936) deritzaien liburuei berrirakurketa ematea komeni zaie.

Gainera, Campioni, gizon zuzen guztiei bezala, jakintza gogoaren eraginak, adinean sartuz geroztik, bidezko iruditu zitzaion Lingua Navarrorum eredugarri har eta, ikasi ez ezik, euskaraz idaztea ere.